Errolda: alta, etxebizitza aldatu delako

Organo kudeatzailea

BerriozarkoUdala – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BERRIOZAR)

Xedea

– Biztanleriaren Udal Erroldan alta ematea, baja ematea edo datuak aldatzea.

Eskatzaileak – Onuradunak

– Interesa duen pertsona fisiko oro.

Izen-ematea/Eskaera

Kasu bereziak:

JAIOTZAGATIKO ALTAK:
– Zuzenean INEk bideratzen ditu.
– Interesdunek nola bideratu dezaketen: jaioberriaren Familia-liburua eta aitaren edo amaren NANa aurkeztuta Udaletxean.

HERIOTZAGATIKO BAJAK:
– INEk bideratzen ditu.
– Hildakoaren senitartekoek bideratu dezakete, heriotz egiaztagiria aurkeztuta Udaletxean.

 

ALTA:

Alta izapidetzen duten adinez nagusiek aurrez aurre joan behar dute Auzo Bulegora, eta frogagiriak aurkeztu behar dituzte. Helbide berean pertsona bat baino gehiago erroldatzen bada, horietako bati baimena eman ahal izango zaio bere izenean izapidea baimen hori betez egin dezan. Erroldatze-izapiderako baimena.

Alta erregistro elektronikoan aurkeztutako eskabidearen bidez ere eskatu ahal izango da, dagokion dokumentazioa aurkeztuta.

Aurkeztu behar diren agiriak:

Errolda-orria, beteta eta sinatuta.
– Izena eman duten pertsonen nortasuna egiaztatzen duen agiria: NANa, atzerritar-txartela edo pasaportea (adingabeak badaude, Familia-liburua).
– Etxebizitza okupatzearen egiaztagiria: jabetzako eskritura edo errentamendu-kontratua egunean (eguneratuta ez badago, argiaren, uraren edo alokairuaren azken ordainagiria erantsi).
– Edozein kasutan, etxebizitzaren jabearen edo maizterraren baimena edo adostasuna aurkeztu behar da, baita baimen-emailearen eta baimendunaren jatorrizko NANa edo haren fotokopia ere. Erroldatze-baimena
– Gurasoen baimena (gurasoenez bestelako etxe batean erroldatzen den adingabea bada edo bakarrik guraso batekin erroldatzen bada).Adintxikikoak erroldatzeko baimena

gurasoen ardurapeko aitorpena adintxikikoak erroldatzeko. EBAZPEN JUDIZIALA GABE

gurasoen ardurapeko aitorpena adintxikikoak erroldatzeko. EBAZPEN JUDIZIALAREKIN
– Udaltzaingoaren txostena (etxegabea bada edo txabola batean erroldatzea edo dokumentaziorik ez izatekotan).

– DATUAK ALDATZEA:
– Datuak zuzendu edo eguneratu nahi badira (helbide-aldaketa, etab.), datu zuzena egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu behar da.Helbide-aldaketa
– Interesatua ordezkatuz hirugarren pertsona batek egin behar badu tramitea, Erroldatze-baimena baimen-orria bete beharko du.

– BAJA:
– Espainian erroldatzen bada: Berriozarren ez da tramiterik egin behar.
– Espainiatik kanpo erroldatu behar badu: eskabide-orria beteta, Berriozarko Udal Erregistroan baja eskatuko du (espaniarra ez bada).

– Tramiteak egin behar dituen unitateak beretzat gordetzen du edozein agiri edo informazio osagarria jasotzeko aukera, tramitea ongi kudeatze aldera.

NON aurkeztu

  • Berriozarko Udaletxea – Herritarrak Hartzeko Bulegoa (OAC) (BERRIOZAR)

Argibide gehiago

– Legezko tramitazio epealdia: 3 hilabete, beharrezkoa den dokumentazioa aurkezten denetik hasita.
– Aurreikusitako tramitazio epealdia: berehala, agiri guztiak aurkezten direnetik.
– Administrazio-isiltasuna: baiezkoa.

– ARAUAK:
– Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugetarako Araudia (1690/86 Errege-dekretua, ekainaren 11koa).
– Ebazpena, 2020/02/17koa, EAOn argitaratuta 2020/05/2an