Nafarroako Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean izena ematea

Organo kudeatzailea

Berriozarko Udala – Idazkaritza Arloa

Xedea

Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarreko inskripzioa edo baja izapidetzea

Eskatzaileak

Berriozarren erroldatutako pertsona fisikoak.

Aurkezpena

Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da idazkaritza arloan, 948300005 telefonora deituz edo secretaria@berriozar.es helbidera idatziz.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Eskatzaileekin harremanetan jarriko gara, kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa adierazteko (nortasun-agirien kopiak, itun arautzaileak…).

Araudia

  • https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/erregistro-unico-de-parejas-estables-de-navarra
  • 27/2021 Foru Dekretua, apirilaren 14koa, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortu eta arautzen duena.
  • 1/1973 Legea, martxoaren 1ekoa, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduma edo Foru Berria onartzen duena.
  • 22/2021 Foru Agindua, abuztuaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Bikote Egonkorren Erregistro Bakarra sortzen duen 27/2021 Foru Dekretua garatzen duena.